ZURRUMURRUEN AURKAKO III GAZTEEN TOPAKETA” - IRUÑEA 2018
2018ko irailaren 6tik 9ra, Iruñean ospatuko den zurrumurruen aurkako gazteen topaketan izena emateko epea zabalik dago.
Espainiako Estatuko 6 hiri ezberdinetako, 13-17 urte bitarteko, 55 gazte elkartuko dira Iruñean.
Donostiako Udaleko Donostia Gazteriak eta Kultur Aniztasun sailek hain zuzen ere, ekimen honekin bat egitea erabaki dute.
Donostiatik zehazki zortzi gaztek bidaiatu ahal izango dute. Topaketan, Bilbao, Cartagena, Getxo, Iruñea eta Tenerifeko gazteekin elkartuko dira. Topaketa baino lehen Zurrumurruen Aurkako Estrategiaren inguruko formazioa jasoko dute.
III Topaketa honen helburuak honakoak dira:
Jatorrizko udalerrietan zurrumurruen aurka ariko diren gazteen sare parte hartzaile eta aktibo bat sortzea.
Topaketarako eta esperientziak trukatzeko espazioak sustatzea, etorkinen aurkako zurrumurruak errotik desagerrarazteko.
Zurrumurruen Aurkako Estrategia ikusgarriago egitea, bai gure lurraldean, baita lurraldetik kanpo ere.
Gazteek prestakuntza tailerretan, zurrumurruen aurkako proposamenen ekoizpena sustatzeko ikerketa sortzailerako espazioetan eta zurrumurruen aurkako proiektu posible eta zehatzetan laguntzeko foroetan parte hartuko dute. Bisitak egingo dituzte eta aisialdirako eta kohesiorako espazioak ere egongo dira.
Behin Topaketa bukatuta, gazteek proiektuak aurkeztuko dizkiete udal bakoitzeko arduradunei.
Nabarmendu, ekimena erabat doakoa izango dela parte hartzaileentzat.
SABADELL 2016- ZURRUMURRUEN AURKAKO I GAZTEEN TOPAKETA
Hiri parte-hartzaileak: Bartzelona, Bilbo, Cartagena, Donostia, Getxo, Sabadell eta Tenerife. https://www.youtube.com/watch?v=fs761N41Slg
GETXO 2017- ZURRUMURRUEN AURKAKO II GAZTEEN TOPAKETA
Hiri parte-hartzaileak: Bartzelona, Bilbo, Cartagena, Donostia, Getxo, Sabadell eta Tenerife. https://www.youtube.com/watch?v=eMT1f2Elu8Q